Skip to content
Telf. Principal: Telf. Nagusia: +34 945 187 012
Telf. Garibay: +34 945 187 093
010134aa@hezkuntza.net I

Startinnova 2025-2026 edizioan +18 urteko kategoriako 5 finalisten artean IES Francisco de Vitoriako 4 talde egon dira

Martxoaren 12an ospatu zen sari banaketan Komunikazio Bitartekotzako bigarren mailako ikasleak izan ziren garaile. Martina, Nerea, Anne, Aitzol eta Sarak osatutako InkluNet taldea.

Inklunet aplikazio eta sare sozial bat da, guztiz irisgarria eta inklusiboa izateko sortua. Bere helburua da pertsona guztiak (bereziki aniztasun funtzionala dutenak) askatasunez komunikatu, informatu eta adierazteko aukera izatea.

Bigarren tokian Aho eta Hortz Higieneko ikasleen Bizihortz aplikazioa izan zen. Aho osasunaren jarraipena egiteko karpeta digitala.

Laugarren eta bostgarren postuak ere gure ikastetxeko ikasleentzako izan ziren:
Laugarren, Haur Hezkuntzako ikasleak Baby´s site proiektuarekin. Etorkizuneko hezitzaile bezala gaur egun jaiotza tasak bizi duen krisi historikoaz kezkatuta, gurasoen bidaia errazteko asmoz sorturiko webgunea.
Bosgarren, Larrialdietako Galea Vitae taldea. Lesio larriak prebenitu eta jasotako kolpeari buruzko informazioa ematen duen kaskoa.

Zorionak talde guztiei!!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top