Azken Argitalpenak eta Eskaerak

"Eskola inklusiboa, bizikidetza eta ongizatea" ikasturtearen hasierako ebazpenaren bosgarren ildo estrategikoa mundu errealera itzultzea da esku artean duzuena, edo, behintzat, hau ere zuen interpretazioa izatea espero dugu.
Sinbiosi bikoitzaren lekuko izango zarete, alde batetik ikaslea eta hezitzaile, eta bestetik narrazioa eta marrazkia.
Nnekak eta Arantzak hezkuntza-sisteman duten rola ulertu dute, eta kontakizun grafikoak interpretatu dituzte marrazki narratibo bihurtuz.
Itzultzea erraza da, deszifratzea eta irudikatzea ez hainbeste.
Lerroen artean… irakurtzera gonbidatzen zaituztegu testuenak eta marrazkienak, eta zuen ikasleek proposatutako jokoaz gozatzea espero dugu.

Joan den ikasturtean sukaldaritzako errezeta batzuk prestatu zenituzten euskara, ingelesa eta gaztelania klaseetan. Gogoratzen duzue?
Zuen familiekin batera zuek guztiok egindako lana aurkezteko unea iritsi da. Hori dela eta, IES Francisco de Vitoria BHIko zuzendaritza taldeak eta irakasleok "Recetas FdV, un mundo por descubrir" liburuaren aurkezpen-ekitaldira gonbidatzen zaituztegu.
Aurkezpen-ekitaldia izango da, abenduaren 14an, 19:00etan, Dendarabako B aretoan (El Corte Inglesen aurrean).
Bertaratzen zareten guztioi liburuaren kopia bat oparituko dizuegu. Bestalde, liburua formatu digitalean, IES Francisco de Vitoria BHIren webgunean kontsulta dezakezue.
Elkar izango gara.

