Hezkidetza
Hezkidetza Proiektuaren helburua ikastetxeak hezkidetzari, berdintasunari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko gai orokor eta estrategikoei heltzea da.
Horrela, ikuspegi horrek ikastetxeko kultura, politikak eta praktikak ukitzen ditu, eta gaitasun guztien ikaskuntzetan integratzen da, ikasleen arteko elkarrizketa, elkarrekintzak, elkartasuna, berdintasuna eta errespetua ahalbidetuko duten metodologien laguntzarekin.
Azken batean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta genero-indarkeria prebenitzea ezinbestekoa da egungo eskola mistoan, pertsonak eta identitate bakoitzaren garapena erreferentziatzat hartuko dituen eskola bat, guztiontzako justuagoa izango den eskola bat.
Euskal Hezkuntza Sistemarako Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean – 2019-2023
Proiektuak
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.