skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Hortz-Protesiak

Profesional honek osasun-sektorean egingo du lan, enpresa pribatuetan edo laguntza-erakundeetan, neurrira egindako hortzetako osasun-produktuen fabrikatzaile gisa hortz-protesien laborategietan, langile autonomo gisa edo besteren konturako langile gisa, eta hortz-industriako enpresetan, hala nola materialen eta makineriaren hornikuntzako fabriketan, edo hortz-gordailuetan, eta enpresaren prestakuntza-jarduera espezifikoetan parte hartuko dute.

Ikerketa teknologikoaren alorrean ere lan egin dezake, hortz-sektoreko enpresen barruan, eta irakasle gisa hortz-industrian, material eta teknika berriei buruzko ikastaro oinarrizkoak edo aurreratuak emanez.

Estatuko osasun-administrazioak arautzen du haien jarduera.

ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?

  • Hortz-protesiaren arloko establezimenduak egiten dituen zerbitzuak planifikatzea, eragiketa administratiboen eta kontrol ekonomikoko eragiketen ondoriozko kudeaketa egin eta gainbegiratuta.
  • Erabiltzaileen arreta-beharrei erantzuteko establezimenduan sortzen den dokumentazio administratiboa eta sanitarioa kudeatzea.
  • Erabiltzaileen eskariei erantzun ahal izateko materialen, tresnen eta lanabesen erosketa biltegiratzea eta birjarpena kudeatzea.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak -ereduaren ezaugarri anatomofuntzionaletara egokituak- diseinatzea, medikuaren aginduetara egokitua.
  • Tresneria eta materiala prestatzea, jarraibide teknikoei eta mantentze-planei jarraituta.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak prestatzea eta fabrikatzea, eta, horretarako, lan-prozedura normalizatuak aplikatzea eta tresneria, lanabesak eta erremintak trebetasunez maneiatzea.
  • Produktu protesikoen, ortodontzia-aparatuen eta ferula oklusalen elementuak egiaztatzea, eta, hala, akatsak hautematea eta neurri zuzentzaileak identifikatzea.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak konpontzea, produktuaren ezaugarriak eta aurkeztutako asaldurak identifikatuta.
  • Aurpegi-hortzetako protesien, ortodontzia-aparatuen eta ferula oklusalen erabilerari eta mantentze-lanei buruz informatzea, horien ezaugarriak eta funtzioak lotuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Moduluak

Lanbide-modulua Iraupena
Hortz-protesien laborategia132 ordu
Protesien diseinu funtzionala165 ordu
Protesi osatuak198 ordu
Ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak231 ordu
Protesi erauzgarri partzial metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak165 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 ordu

Lanbide-modulua Iraupena
Protesi finkoetako berrezarpenak eta metalezko egiturak180 ordu
Berrezarpen eta estaldura estetikoak180 ordu
Inplanteen gaineko protesiak140 ordu
Hortz-protesien proiektua50 ordu
Ingeles teknikoa40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzailea60 ordu
Lantokiko prestakuntza360 ordu

Sartzeko Baldintzak

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Irteera Profesionalak

  • Hortz-protesietako goi-mailako teknikaria.
  • Hortz-protesietako teknikari espezialista.
  • Hortz-protesien laborategiko arduradun teknikoa.
  • Hortz-industriako edo hotz-gordailuetako saltzailea.
  • Hortz-industriako produktuen ikerketako eta garapeneko sailetako arduradun teknikoa.

Egutegia

Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.

Back To Top
Loading