+ Informazioa
Espezialitatea: Dietetika
Eremu profesionala: Osasuna
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: A eredua
Dietetika
Pertsonei eta/edo kolektiboei egokitutako dietak egitea eta giza elikaduraren kalitatea kontrolatzea, haien elikadura-portaerak eta nutrizio-beharrak aztertuta; herritarren elikadura-ohiturak hobetuko dituzten hezkuntza-jarduerak programatzea eta aplikatzea, dagokion gainbegiradapean.
ZER EGIN ETA IKASI BEHAR DUT?
- Dietetika-kabinete bat antolatu eta kudeatzea
- Dietak prestatzea eta gainbegiratzea, nutrizio-beharren edo patologia espezifikoaren arabera
- Elikagaien osaera kontrolatzea eta gainbegiratzea
- Giza kontsumorako elikagaien kontserbazioa, manipulazioa eta eraldaketa gainbegiratzea
- Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea elikadura-hezkuntzaren bidez
Moduluak
Modulu Profesionalak Esleitutako lan-arloaren antolaketa eta kudeaketa. Dietetikari aplikatutako fisiopatologia. Dietoterapia. Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena. Alimentación equilibrada Elikadura-kontrola. Elikagaien mikrobiologia eta higienea.
Zeharkako Moduluak Laneko prestakuntza eta orientabidea. Lan-inguruneko harremanak. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza. Modulu arteko proiektua.
Hautazko Moduluak Zehaztu Gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
- Batxilergoko titulua.
- LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
- Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
- Sarbide-frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Dietetikako eta nutrizioko teknikaria
- Dietista
- Catering-enpresetako elikadura-arduraduna
- Elikadura-aholkularia
- Osasun-hezitzailea
- Elikagaien higieneko teknikaria
- Lehen mailako arreta, ostalaritzaren, jatetxeen eta elikagaien industrien sektoreetan
Irudi galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.







