skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Komunikazio-Bitartekotza

Zeinu-mintzaira espainiarra erabiltzen duten pertsona gorrentzako, gor-itsuentzako, entzumen-urritasuna dutenentzako eta komunikazio-zailtasunak dituztenentzako zerbitzuen sektorean egiten du lan profesional honek. Laguntza-esparruak, hezkuntzakoak, esparru soziolaboralak, psikosozialak eta oinarrizko kudeaketetan laguntzekoak hartzen dituzte zerbitzu horiek.

Profesional honek, halaber, erkidegoarentzako zerbitzuen sektorean, erkidegoa dinamizatzeko esparruetan eta pertsona-kolektibo horiekin aukera-berdintasuna sustatzen lan egiten du.

ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?

  • Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko programak lantzeko, indarrean dagoen lege-araudia aplikatuta eta genero-ikuspegia txertatuta.
  • Esku hartzeko programetan jarduteko jarraibideak ezartzeko, informazioa biltzeko teknikak eta tresnak aplikatuta.
  • Gizabanakoak, kolektiboak eta erakundeak aholkatzeko eta sentsibilizatzeko pertsona gorren, gor-itsuen eta entzumen- eta komunikazio-urritasuna dutenen inguruan, gizarte-komunikazioko teknikak eta bitartekoak erabilita.
  • Zeinu-mintzaira espainiarra erabiltzen duten pertsonekin mintzaira horretan komunikatzeko, haren elementu linguistikoak zehaztasunez erabilita diskurtsoaren koherentzia bermatzeko.
  • Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonen komunikazioa sustatzeko, ordezko sistemak eta sistema handigarriak eta ahozko komunikazioaren laguntza-bitartekoak hautatuta.
  • Komunikazioa erabiltzailearengana egokitzeko, haren egoera pertsonalean eta komunikazio-ingurunean dauden aldakuntzak kontuan hartuta.
  • Pertsona gorren, gor-itsuen eta entzumen- eta komunikazio-urritasuna dutenen autonomia sustatzeko, oinarrizko kudeaketak egitean, eta haien ingurunearekiko komunikazioa ahalbidetzeko.
  • Zeinu-mintzaira erabiltzen duten pertsona gorren, gor-itsuen, entzumen-urritasuna dutenen eta komunikazio-zailtasunak dituztenen eta entzuten dutenen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.
  • Pertsona gor-itsuei lagun egiteko, gidari ikusmendunaren teknikak aplikatuta eta komunikatzeko era egoerara egokituta.
  • Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzako komunikazioan esku hartzeko programak, hezkuntzakoak, prestakuntzakoak eta gizarteratzekoak antolatzeko eta inplementatzeko.
  • Pertsona gorrengan, gor-itsuengan eta entzumen-urritasuna eta komunikazio-zailtasunak dituztenengan bakartze komunikatiboko egoerak prebenitzera eta arintzera zuzendutako esku-hartzeak egiteko.
  • Komunikazio-bitartekotzako esku-hartzeak egiteko, eta, horretarako, informazioa eskuratzeko eta komunikazioa hobetzeko laguntza teknikoen aplikazioa optimizatzeko eta haien funtzionaltasuna egiaztatzeko.
  • Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonei aplikatutako komunikatzeko eta gizarteratzeko programak ebaluatzeko eta erabiltzailearentzat bidezkoak eta egokiak diren baloratzeko.
  • Istripuetan edo larrialdietan lehen laguntzen arloan ezarritako protokoloak aplikatzeko.
  • Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izateko, gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako irtenbideak proposatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Moduluak

Lanbide-modulua Iraupena
Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko metodologia99 ordu
Gizarte-sentsibilizazioa eta partaidetza99 ordu
Zeinu-mintzaira198 ordu
Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea99 ordu
Komunikazioan esku hartzeko teknikak132 ordu
Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak132 ordu
Gizarte-trebetasunak132 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 ordu

Lanbide-modulua Iraupena
Gor-itsuekin gizartean eta hezkuntzan esku hartzea140 ordu
Gor-itsuekiko komunikazio-bitartekotzaren testuingurua160 ordu
Zeinu-mintzaira aplikatzeko eremuak140 ordu
Lehen laguntzak60 ordu
Komunikazio-bitartekotzako proiektua50 ordu
Ingeles teknikoa40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzailea60 ordu
Lantokiko prestakuntza360 ordu

Sartzeko Baldintzak

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Irteera Profesionalak

  • Gorren erkidegoa garatzeko agentea.
  • Pertsona gorrak sustatzeko, artatzeko eta prestatzeko teknikaria.
  • Gorren erkidegoa dinamizatzeko agentea.
  • Gorren erkidegoko gizarte-bitartekaria.
  • Gor-itsuen erkidegoa garatzeko agentea.
  • Gor-itsuen erkidegoa dinamizatzeko agentea.
  • Pertsona gor-itsuen bitartekaria.
  • Pertsona gor-itsuen laguntzailea.
  • Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonen bitartekaria.

Egutegia

Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.

Back To Top
Loading