skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Aurkezpena

IES Francisco de Vitoria BHI gure hirian tradizio luzea eta garrantzitsua duen zentro publikoa da. Inauguratu zenetik, prestakuntza- eta gizarte-jarduera bizi eta dibertsifikatua garatu du.

Denborak aurrera egin ahala, ikastetxea, irakaskuntzaren munduan nekez parekatu daitekeen esperientzia eman dioten hainbat etapa igaroz, bai antolakuntzari dagokionez, bai hezkuntzari dagokionez, bilakatu da.

Gure nahia etorkizunari begira hezkuntza publikoko giroan errespetua, tolerantzia eta askatasuna hobetzen lagun dezaketen berrikuntza eta proiektu guztiak abian jartzea da.

Misioa eta Balioak

IES Francisco de Vitoria BHI derrigorrezko bigarren hezkuntzako, arautuko eta arautu gabeko lanbide-heziketa irakaskuntzak ematen dituen eta ikasturte bakoitzean, Hezkuntza Sailak, bere titularrak, egindako plangintzaren arabera gaitasuna aitortzeko sistemaren deialdietan parte hartzen duen ikastetxe publikoa da.

IES Francisco de Vitoria BHIk plural, eleanitz, demokratiko, gizartearen zerbitzura, bere inguruneko gizarte eta kulturan errotuta, parte-hartzaile, desberdintasunen orekatzaile eta aniztasunaren integratzailetzat hartzen du bere burua.

Gure izateko arrazoia ikaslearen giza garapena ahalbidetuko duen, gizartean bizitzeko gaitasuna emango dion eta norbanakoaren gaitasunak ahalik eta gehien indartuko dituen prestakuntza integrala lortzea da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.

Back To Top