Haur Hezkuntza
Haurrei arreta emateko hezkuntza-proiektuak eta -programak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea haur-hezkuntzako lehen zikloan, eremu formalean, haur-hezkuntzako espezializazioa edo maila baliokideko titulua duen maisu edo maistra batek egindako proposamen pedagogikoaren arabera, eta etapa osoan eremu ez-formalean, ingurune seguruak sortuz eta beste profesional batzuekin eta familiekin lankidetzan.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Haurraren arreta-prozesuak programatzea eta ebaluatzea.
- Autonomia-ohiturak garatzeko eta oinarrizko premiei erantzuteko jarduerak prestatzea eta garatzea.
- Haur Hezkuntzarako hezkuntza-proiektuak egitea, garatzea eta ebaluatzea
Moduluak
Lanbide-modulua Iraupena Autonomia pertsonala eta haurren osasuna 198 ordu Adierazpena eta komunikazioa 198 ordu Garapen kognitiboa eta motorra 198 ordu Garapen sozioafektiboa 165 ordu Gizarte-trebetasunak 132 ordu Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 ordu
Lanbide-modulua Iraupena Haur hezkuntzaren didaktika 200 ordu Haur jolasa eta bere metodologia 140 ordu Familiekin esku hartzea eta gizarte-arriskuan dauden adingabeei arreta ematea 100 ordu Haurrei arreta emateko proiektua 50 ordu Lehen sorospenak 60 ordu Ingeles teknikoa 40 ordu Enpresa eta ekimen sortzailea 60 ordu Lantokiko prestakuntza 360 ordu
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- Batxilergoko titulua
- Unibertsitateko titulua
- Lanbide Heziketako teknikari edo goi teknikari edo teknikari espezialista titulua
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua
2. Honako hauek gainditu izana:
- Batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- UZI edo PREU.
Irteera Profesionalak
- Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea
- Hezkuntza-laguntzako espezialista
- 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Informazioa
Espezialitatea: Haur Hezkuntza
Eremu profesionala: Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak.
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: D eredua
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.