Farmazia eta Parafarmazia
Produktu farmazeutikoen eta antzekoen banaketan eta elaborazioan laguntzea, eta produktu parafarmazeutikoen salmenta egitea, osasunaren sustapena sustatuz eta biltegiko administrazio- eta kontrol-lanak eginez, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Produktu farmazeutikoak eta parafarmazeutikoak egiten eta banatzen laguntzea
- Farmazia-produktuen banaketa prestatzea
- Kontrol analitikoak egitea
- Tresneria, ekipoak eta lan-eremua baldintza onenetan mantentzea
- Erabiltzaileengan bizi-ohitura osasungarriak sustatzea
- Laguntza informatikoa duten errezeten fakturazioa izapidetzea
Moduluak
Lanbide-modulua Iraupena Farmazia bulegoa 198 ordu Produktu farmazeutikoen despentsazioa 198 ordu Produktu parafarmaziutikoen banaketa 165 ordu Oinarrizko laborategiko erabilerak 231 ordu Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 99 ordu Lehen laguntzak 66 ordu Oiarrizko anatomofisiologia eta patologia 99 ordu Ingeles teknikoa 33 ordu
Lanbide-modulua Iraupena Produktuen disposizioa eta salementa 105 ordu Formulazio magistrala 189 ordu Osasunaren sustapena 168 ordu Laneko- prestakuntza eta orientabidea 105 ordu Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu Lantokiko presatakuntza 380 ordu
Sartzeko Baldintzak
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edo goragoko maila akademikoa izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua (Oinarrizko Lanbide Heziketa) izatea.
- Teknikari edo Teknikari Laguntzaile titulua izatea edo horren baliokidea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez hamazazpi urte beteta izatea eskatuko da).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Irteera Profesionalak
- Produktu farmazeutikoak, parafarmazeutikoak eta, oro har, gizakien eta animalien osasunarekin lotutako produktuak saltzea.
- Kosmetikarekin, fitoterapiarekin eta beste batzuekin lotutako produktuen salmenta.
- Sendagaien biltegian, ospitaleko farmazian… lan egitea.
- Espezializazio-ikastaroak ikasten jarraitzea, edo goi-mailako sarbide-proba, erdi-mailako beste ziklo bat edo Batxilergoa prestatzea.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Informazioa
Espezialitatea: Farmazia eta Parafarmazia
Eremu profesionala: Osasuna
Iraupena: 2.000 ordu (2 kurtso)
Hizkuntza: A eredua
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.