+ Informazioa
Espezialitatea: Erizaintzako Zainketa Osagarriak
Eremu profesionala: Osasuna
Iraupena: Zehaztu gabe (2 kurtso)
Hizkuntza: A eta D ereduak
Erizaintzako Zainketa Osagarriak
Pazienteari zainketa osagarriak ematea eta bere inguruneko osasun-baldintzetan jardutea, erizaintzako talde bateko kide bezala arreta espezializatuko eta lehen mailako arretako osasun-zentroetan, erizaintzako diplomadunaren mende edo, hala badagokio, osasun-talde bateko kide gisa osasun-laguntzan, dagokion ikuskaritzapean.
Zer egin eta ikasiko dut?
- Materialak prestatzea eta kontsultaren informazioa prozesatzea norberaren konpetentziako arloetan.
- Pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzea.
- Pazientearen ingurunearen eta erabilitako material/ tresna sanitarioaren osasunbaldintzak zaintzea.
- Pazienteari zainketa psikologikoak ematen laguntzea.
- Osasun ekipoetan zaintza-lanak egitea.
Moduluak
Modulu Profesionalak Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa. Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa. Laguntza odontologikoestomatologikoko teknikak. Erizaintzako oinarrizko teknikak. Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa.
Zeharkako Moduluak Ingeles profesionala (EM). Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektorialei aplikatutako digitalizazioa (EM). Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna. Proiektu intermodularra.
Hautazko Moduluak Zehaztu Gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua.
- Oinarrizko teknikaria edo teknikariaren titulua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 2.mailako C gradua.
- Prestakuntza ikastaro ofiziala.
- Sarbide frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 17 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxekoa, osasunaren sustapena, aho-hortzen Osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
- Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, pediatria, unitate bereziak (larrialdiak, UCI, esterilizazioa…), geriatria, etab.
- Osasun-zentroak, balneoterapia-zentroak, Ministerioetako, Autonomia erkidegoetako, Foru Aldundietako eta Udaletxetako Gizarte sailak.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.








