Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta
Zer egin eta ikasiko dut?
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta eman etxean eta erakundeetan, haien bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko helburuarekin, asistentzia-jarduerak (ez-sanitarioak), jarduera psikosozialak eta etxeko kudeaketari laguntzekoak eginez, prebentzioko eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuz eta beste zerbitzu batzuetara bideratuz, beharrezkoa denean.
Moduluak
Lanbide-modulua Iraupena Gizarte trebetasunak 99 ordu Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak 132 ordu Komunikaziorako laguntza 99 ordu Etxeko laguntza 264 ordu Osasun-arreta 198 ordu Telelaguntza 99 ordu Lehen laguntzak 66 ordu Ingeles teknikoa 33 ordu
Lanbide-modulua Iraupena Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea 105 ordu Arreta eta laguntza psikosoziala 252 ordu Arreta hiegienikoa 105 ordu Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 ordu Enpresa eta ekimen sortzailea 63 ordu Lantokiko prestakuntza 380 ordu
Sartzeko Baldintzak
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua edo goragoko maila akademikoa izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua (Oinarrizko Lanbide Heziketa) izatea.
- Teknikari edo Teknikari Laguntzaile titulua izatea edo horren baliokidea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez hamazazpi urte beteta izatea eskatuko da).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Irteera Profesionalak
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea hainbat erakundetan eta/edo etxetan.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gobernaria eta gobernariordea erakundeetan.
- Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako solairuko laguntzaile arduraduna.
- Etxez-etxeko laguntzailea.
- Etxeko arretako laguntzailea.
- Familiako langilea.
- Telelaguntzako teleoperadorea.
- Laguntzaile pertsonala.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Informazioa
Espezialitatea: Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta
Eremu profesionala: Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak
Iraupena: 2.000 ordu (2 kurtso)
Hizkuntza: A eredua
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.