Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

+ Informazioa

EspezialitateaEspezialitatea: Erizaintzako Zainketa Osagarriak

Lanbide arloaEremu profesionala: Osasuna

IraupenaIraupena: Zehaztu gabe (2 kurtso)

HizkuntzaHizkuntza: A eta D ereduak

Erizaintzako Zainketa Osagarriak

Pazienteari zainketa osagarriak ematea eta bere inguruneko osasun-baldintzetan jardutea, erizaintzako talde bateko kide bezala arreta espezializatuko eta lehen mailako arretako osasun-zentroetan, erizaintzako diplomadunaren mende edo, hala badagokio, osasun-talde bateko kide gisa osasun-laguntzan, dagokion ikuskaritzapean.

Zer egin eta ikasiko dut?

  • Materialak prestatu eta kontsultako informazioa bere eskumeneko arloetan prozesatu.
  • Pazienteari erizaintzako zainketa osagarriak aplikatu.
  • Pazientearen inguruneko osasun-baldintzak eta erabilitako osasun-materiala/-tresnak zaindu.
  • Pazienteari zainketa psikikoak ematen lagundu.
  • Osasun-ekipoetan instrumentazio-lanak egin.

Moduluak

Modulu Profesionalak
Erizaintzako oinarrizko teknikak.
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa.
Pazientearen osasuna eta laguntza psikologikoa sustatzea.
Prestakuntza DUALa.
Lantokiko prestakuntza (LP).

Zeharkako Moduluak
Ingeles profesionala.
Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I.
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
Lan Inguruko Harremanak (LIH).
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa.
Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna.

Sartzeko Baldintzak

1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua.
  • Oinarrizko teknikaria edo teknikariaren titulua.
  • ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
  • Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.

2. Honako hauek gainditu izana:

  • Zikloan txertatutako 2.mailako C gradua.
  • Prestakuntza ikastaro ofiziala.
  • Sarbide frogak.

Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 17 urte beteta frogen urtean.

Irteera Profesionalak

  • Lehen mailako eta komunitateko arreta: etxez-etxe, osasunaren sustapena, aho-hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak
  • Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (ZIU,…), geriatria, etab.
  • Osasun-zentroak, zentro balneoterapikoak, ministerioetako, autonomia-erkidegoetako eta udaletako gizarte-gaietako sailak

Irudi Galeria

Erizaintzako Zaintza Osagarrietako
Erizaintzako Zaintza Osagarrietako
Erizaintzako Zaintza Osagarrietako

Egutegia

Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:

+ Informazioa

EspezialitateaEspezialitatea: Erizaintzako Zainketa Osagarriak

Lanbide arloaEremu profesionala: Osasuna

IraupenaIraupena: Zehaztu gabe (2 kurtso)

HizkuntzaHizkuntza: A eta D ereduak

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.

Back To Top