Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

+ Informazioa

EspezialitateaEspezialitatea: Hortz-protesiak

Lanbide arloaEremu profesionala: Osasuna

IraupenaIraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)

HizkuntzaHizkuntza: D eredua

Hortz-Protesiak

Profesional honek osasun-sektorean egingo du lan, enpresa pribatuetan edo laguntza-erakundeetan, neurrira egindako hortzetako osasun-produktuen fabrikatzaile gisa hortz-protesien laborategietan, langile autonomo gisa edo besteren konturako langile gisa, eta hortz-industriako enpresetan, hala nola materialen eta makineriaren hornikuntzako fabriketan, edo hortz-gordailuetan, eta enpresaren prestakuntza-jarduera espezifikoetan parte hartuko dute.

Ikerketa teknologikoaren alorrean ere lan egin dezake, hortz-sektoreko enpresen barruan, eta irakasle gisa hortz-industrian, material eta teknika berriei buruzko ikastaro oinarrizkoak edo aurreratuak emanez.

Estatuko osasun-administrazioak arautzen du haien jarduera.

ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?

  • Hortz-protesiaren arloko establezimenduak egiten dituen zerbitzuak planifikatzea, eragiketa administratiboen eta kontrol ekonomikoko eragiketen ondoriozko kudeaketa egin eta gainbegiratuta.
  • Erabiltzaileen arreta-beharrei erantzuteko establezimenduan sortzen den dokumentazio administratiboa eta sanitarioa kudeatzea.
  • Erabiltzaileen eskariei erantzun ahal izateko materialen, tresnen eta lanabesen erosketa biltegiratzea eta birjarpena kudeatzea.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak -ereduaren ezaugarri anatomofuntzionaletara egokituak- diseinatzea, medikuaren aginduetara egokitua.
  • Tresneria eta materiala prestatzea, jarraibide teknikoei eta mantentze-planei jarraituta.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak prestatzea eta fabrikatzea, eta, horretarako, lan-prozedura normalizatuak aplikatzea eta tresneria, lanabesak eta erremintak trebetasunez maneiatzea.
  • Produktu protesikoen, ortodontzia-aparatuen eta ferula oklusalen elementuak egiaztatzea, eta, hala, akatsak hautematea eta neurri zuzentzaileak identifikatzea.
  • Aurpegi-hortzetako protesiak, ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak konpontzea, produktuaren ezaugarriak eta aurkeztutako asaldurak identifikatuta.
  • Aurpegi-hortzetako protesien, ortodontzia-aparatuen eta ferula oklusalen erabilerari eta mantentze-lanei buruz informatzea, horien ezaugarriak eta funtzioak lotuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Moduluak

Modulu Profesionalak:
Hortz-protesien laborategia.
Protesien diseinu funtzionala.
Protesi osoak.
Ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak.
Protesi erauzgarri partzial metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak.
Protesi finkoetako berrezarpenak eta metalezko egiturak.
Berrezarpen eta estaldura estetikoak.
Inplanteen gaineko protesiak.

Prestakuntza DUALa

Zeharkako Moduluak:
Ingeles profesionala.
Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I.
Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala II.
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa.
Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna.
Moduluen arteko proiektua.
Ingeles profesionala.

Hautazko Moduluak:
1. IBILBIDEA
Kolorimetria eta estetika naturala hortz protesietan.
2. IBILBIDEA
Protesi laborategietako materialen ezaugarri fisiko-kimikoak.

Hautazko moduluak

Zehaztu gabe

Sartzeko Baldintzak

1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:

  • LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
  • Batxilergoko titulua.
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
  • ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
  • Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.

2. Honako hauek gainditu izana:

  • Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
  • Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
  • Sarbide-frogak.

Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.

Irteera Profesionalak

  • Hortz-protesietako goi-mailako teknikaria.
  • Hortz-protesietako teknikari espezialista.
  • Hortz-protesien laborategiko arduradun teknikoa.
  • Hortz-industriako edo hotz-gordailuetako saltzailea.
  • Hortz-industriako produktuen ikerketako eta garapeneko sailetako arduradun teknikoa.

Egutegia

Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:

+ Informazioa

EspezialitateaEspezialitatea: Hortz-protesiak

Lanbide arloaEremu profesionala: Osasuna

IraupenaIraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)

HizkuntzaHizkuntza: D eredua

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.

Back To Top