+ Informazioa
Espezialitatea: Komunikazio-Bitartekotza
Eremu profesionala: Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: D eredua
Komunikazio-Bitartekotza
Zeinu-mintzaira espainiarra erabiltzen duten pertsona gorrentzako, gor-itsuentzako, entzumen-urritasuna dutenentzako eta komunikazio-zailtasunak dituztenentzako zerbitzuen sektorean egiten du lan profesional honek. Laguntza-esparruak, hezkuntzakoak, esparru soziolaboralak, psikosozialak eta oinarrizko kudeaketetan laguntzekoak hartzen dituzte zerbitzu horiek.
Profesional honek, halaber, erkidegoarentzako zerbitzuen sektorean, erkidegoa dinamizatzeko esparruetan eta pertsona-kolektibo horiekin aukera-berdintasuna sustatzen lan egiten du.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko programak lantzeko, indarrean dagoen lege-araudia aplikatuta eta genero-ikuspegia txertatuta.
- Esku hartzeko programetan jarduteko jarraibideak ezartzeko, informazioa biltzeko teknikak eta tresnak aplikatuta.
- Gizabanakoak, kolektiboak eta erakundeak aholkatzeko eta sentsibilizatzeko pertsona gorren, gor-itsuen eta entzumen- eta komunikazio-urritasuna dutenen inguruan, gizarte-komunikazioko teknikak eta bitartekoak erabilita.
- Zeinu-mintzaira espainiarra erabiltzen duten pertsonekin mintzaira horretan komunikatzeko, haren elementu linguistikoak zehaztasunez erabilita diskurtsoaren koherentzia bermatzeko.
- Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonen komunikazioa sustatzeko, ordezko sistemak eta sistema handigarriak eta ahozko komunikazioaren laguntza-bitartekoak hautatuta.
- Komunikazioa erabiltzailearengana egokitzeko, haren egoera pertsonalean eta komunikazio-ingurunean dauden aldakuntzak kontuan hartuta.
- Pertsona gorren, gor-itsuen eta entzumen- eta komunikazio-urritasuna dutenen autonomia sustatzeko, oinarrizko kudeaketak egitean, eta haien ingurunearekiko komunikazioa ahalbidetzeko.
- Zeinu-mintzaira erabiltzen duten pertsona gorren, gor-itsuen, entzumen-urritasuna dutenen eta komunikazio-zailtasunak dituztenen eta entzuten dutenen arteko komunikazioa ahalbidetzeko.
- Pertsona gor-itsuei lagun egiteko, gidari ikusmendunaren teknikak aplikatuta eta komunikatzeko era egoerara egokituta.
- Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzako komunikazioan esku hartzeko programak, hezkuntzakoak, prestakuntzakoak eta gizarteratzekoak antolatzeko eta inplementatzeko.
- Pertsona gorrengan, gor-itsuengan eta entzumen-urritasuna eta komunikazio-zailtasunak dituztenengan bakartze komunikatiboko egoerak prebenitzera eta arintzera zuzendutako esku-hartzeak egiteko.
- Komunikazio-bitartekotzako esku-hartzeak egiteko, eta, horretarako, informazioa eskuratzeko eta komunikazioa hobetzeko laguntza teknikoen aplikazioa optimizatzeko eta haien funtzionaltasuna egiaztatzeko.
- Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-zailtasunak dituzten pertsonei aplikatutako komunikatzeko eta gizarteratzeko programak ebaluatzeko eta erabiltzailearentzat bidezkoak eta egokiak diren baloratzeko.
- Istripuetan edo larrialdietan lehen laguntzen arloan ezarritako protokoloak aplikatzeko.
- Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izateko, gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako irtenbideak proposatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Moduluak
Modulu Profesionalak: Komunikazio-, mintzaira- eta hizketa-arazoak dituzten pertsonak gizarteratzeko metodologia. Gizarte-sentsibilizazioa eta partaidetza. Zeinu-mintzaira. Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea. Komunikazioan esku-hartzeko teknikak. Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak Gizarte-trebetasunak. Lehen laguntzak. Gor-itsuen gizartean eta hezkuntzan esku hartzea. Gor-itsuekiko komunikazio-bitartekotzaren testuingurua. Zeinu mintzaira aplikatzeko eremuak.
Prestakuntza DUALa
Zeharkako Moduluak: Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna. Moduluen arteko proiektua. Ingeles profesionala.
Hautazko Moduluak: 1. IBILBIDEA Komunikazio bitartekotzan ikuspegi intersekzionala izateko sentsibilizazioa. Bitartekotza Zeinu Hizkuntzan. 2. IBILBIDEA Garapen komunitarioa: komunikazio bitartekotzarako tresna praktikoak. Bitartekotza Zeinu Hizkuntzan.
| Hautazko moduluak |
|---|
Zehaztu gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
- Batxilergoko titulua.
- LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
- Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
- Sarbide-frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Gorren erkidegoa garatzeko agentea.
- Pertsona gorrak sustatzeko, artatzeko eta prestatzeko teknikaria.
- Gorren erkidegoa dinamizatzeko agentea.
- Gorren erkidegoko gizarte-bitartekaria.
- Gor-itsuen erkidegoa garatzeko agentea.
- Gor-itsuen erkidegoa dinamizatzeko agentea.
- Pertsona gor-itsuen bitartekaria.
- Pertsona gor-itsuen laguntzailea.
- Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonen bitartekaria.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.







