Frantziako Erasmus+ ikasleen bisita
Atzo Ernest Ferroul Lycéeko 4 ikasleren bisita izan genuen gure institutuan. Ikastetxe honekin #ErasmusPlus mugikortasunen kudeaketan kolaboratzen dugu. Izan ere, ikasle hauek hilabete daramate Gasteizen praktikak egiten. Jaso duten prestakuntza nolakoa izan den eta gure hirian Erasmus+ esperientzia nolakoa izan den azaldu ziguten. Eskerrak eman nahi dizkiegu bisita honengatik eta ikasle hauen eta gure ikasleen artean izan ziren galdera eta erantzunengatik. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!




