Hizkelanen X. edizioa Francisco de Vitoria BHIn egin zen
Urriaren 14an Hizkelan jardunaldia izan da instituan, eta euskarazko lana eta prestakuntza sustatzea izan du helburu. Jardunaldian irakasleak, ikasleak, profesionalak eta sektoreko eragileak bildu dira, hezkuntza eta lan inguruneetan euskararen erabilerak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko.
Hitzordua 9: 00etatik 13:30era izan da, eta askotariko programazioa izan du: hitzaldi inspiratzaileak, hausnarketarako guneak eta hizkuntza normalizazioarekin konprometitutako pertsonen arteko topaguneak. Ekimen berritzaileak ere aurkeztu dira, hala nola adimen artifizialak irakaslana aberasteko tresna gisa duen zeregina. Hainbat gaik osatu dute jardunaldia, hala nola komunikazio irisgarria, gazteen arteko motibazioa eta euskarazko LH Duala.


