Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

IES Francisco de Vitoria BHI-ko irakaslea Food 4 Future nazioarteko kongresuan egon da, adinekoen elikadura hobetzeko helburuz

2025eko maiatzak 14ean, gure ikastetxeko irakasle batek parte hartu du Food 4 Future – Expo Foodtech nazioarteko kongresuan, Bilboko BECen ospatua. Ekitaldiak 8.000 profesional baino gehiago, 250 enpresa erakusle eta 350 aditu bildu ditu elikadura arloko berrikuntzak, jasangarritasuna eta digitalizazioa jorratzeko.

Parte-hartzea Tknikak bultzatutako "Tradizioa eta teknologia uztartuz adinekoen memoria elikatzeko" berrikuntza-proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honetan Gamarra Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean ari gara, adineko pertsonen murtxikatze arazoei erantzun berritzaileak bilatuz.

Kongresuan gai interesgarriak jorratu dira, besteak beste, nutrizio zehatza, adimen artifizialaren aplikazioa elikagaien ekoizpenean, eta jasangarritasuna elikadura-kate osoan. Gai horiek guztiz lotuta daude gure proiektuarekin, zeinak elikadura irisgarriagoa, pertsonalizatuagoa eta teknologikoki berritzailea bilatzen duen.

Food 4 Futurerako bisita aukera paregabea izan da sektoreko azken aurrerapenak ezagutzeko, harreman profesional berriak egiteko eta gure lanbide heziketaren etorkizun berritzailearekin bat egiteko.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top