Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Ingelesezko maila-proba – Osasun Larrialdietako Zikloa (eleanitza)

Osasun Larrialdietako Ingeleseko frogaren informazioa

Osasun Larrialdietako Erdi Mailako Zikloa modalitate eleanitzean egin nahi duten pertsona guztiei jakinarazten zaie ekainaren 6an, ostirala, goizeko 10:00etan ingeleseko maila-proba egingo dela zentroan.

Proba hau zuzenduta dago ondorengo baldintzaren bat egiaztatu ezin duten eskatzaileentzat:

  • B1 edo goragoko ingeles-mailako ziurtagiri ofiziala izatea.

  • DBHko 4. mailako ingeleseko ikasgaiaren nota 7 edo handiagoa izatea.

  • Batxilergoko 2. mailako ingeleseko ikasgaiaren nota 7 edo handiagoa izatea.

  • Aurretik landie heziketako ziklo bat modalitate eleanitzean ikasi izana.

Proba hau gainditzea ezinbestekoa da modalitate honetako onarpen-prozesuarekin jarraitu ahal izateko.

Edozein zalantza izanez gero, zentroko idazkaritzarekin jar zaitezkete harremanetan.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top