JAMBO CONGO
Martxoaren 12an, Gasteizko JAMBO CONGO Elkarteko presidentea den IDOIA MORENOren bisita izan genuen. Aho eta Hortzen Higienea zikloko 1. mailako ikasleek adi-adi jarraitu zuten bere hitzaldia, beraien 5. erronkarako oso baliograrria izango duten informazioa eskuratuz. Idoiak Congoko errealitate latza azaldu zigun: alde batetik munduko herrialderik aberatsena da, mineralei dagokienez, bestetik emakumeentzako bortitzena eta arriskutsuena eta bertan jendeak ahal duen moduan bizirauten du. Horretaz gain, elkarteak bertan lantzen dituen proiektuak, eskola eta ospitalea, erakutsi zizkigun ere bai.
ESKERRIK ASKO IDOIA zure denbora gurekin partekatzeagatik eta Congoko errealitatea guregana hurbiltzeagatik.
Informazio gehiago:
https://jambocongoblog.wordpress.com
Facebook e Instagram: JAMBOCONGO
















