Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Jarduera berezia Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta zikloan

Aste honetan, IES Francisco de Vitoria BHI-ko Mendekotasun Egoeran dauden Pertosnen Arreta zikloko ikasleek eta irakasleek jarduera berezi bat burutu dute: El Pilar eta Coronación BIZAN zentroetako erabiltzaileei galdetegiak egin dizkiegu! 😊💬 1. eta 2. mailako ikasleen parte-hartzearekin, esperientzia ederra bizi izan dugu, eta zalantzarik gabe, positiboa izan da bai guzendako bai goizean gurekin egon diren adineko pertsonentzat. Zentro guztiei mila esker harrera beroagatik! 💜

Galdetegi hauek "Tradizioa eta teknologia uztartuz, mastiaketan eta/edo igurtzian zailtasunak dituzten adineko pertsonen memoria elikatzea" izeneko berrikuntza proiektuaren parte dira. Proiektu hau IES Francisco de Vitoria-ko irakasleek eta Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasleek elkarlanean garatu dugu, eta FP Euskadik finantzatu du. 💡📚

Galdetegien helburua da jakitea zein plater eta errezeta gehien baloratzen dituzten adinekoek, mastiaketan edo igurtzian zailtasunak dituztenean. 🍽️👵👴 Proiektu hauen bidez, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta tradizio gastronomikoaren eta teknologia aurreratuaren artean soluzioak eskaintzeko urratsak ematen ari gara. 🌟

Oso eskertuta gaude gurekin elkarlanean aritu diren zentro guztiei eta aukera hau emateagatik, ikasleei mendekotasunaren arretan eta adineko pertsonen ongizatean garrantzi handiko gaiei buruz hezten jarraitzeko.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top