Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Tradizioa eta teknologia uztartuz VICO Auroran – Martxoaren 20a

Martxoaren 20an, ostegunean, IES Francisco de Vitoria BHIko Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta emateko zikloko 1. mailako ikasleek dinamika kooperatibo hunkigarri batean parte hartu zuten VICO Aurora bizikidetza-etxebizitzako erabiltzaileekin.

Jarduera hau FP Euskadiren “Tradizioa eta teknologia uztartuz irensteko eta/edo murtxikatzeko arazoak dituzten gure adinekoen memoria elikatzeko” izeneko proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honetan IES Francisco de Vitoria BHI eta Gamarrako Ostalaritza Eskola ari dira elkarlanean.

Saioan zehar, ikasleek eta erabiltzaileek collageak sortu zituzten, haurtzaroko errezeta kuttunen irudiekin. Helburua da errezeta horiek berreraikitzea 3D inprimaketaren moduko teknologiak erabiliz, eta murtxikatzeko arazoak dituzten pertsonei egokitzea.

Oso goiz berezia izan zen: hurbiltasuna, emozioa eta elkarlana nagusi.

Eskerrik asko VICO Aurora-ri harrera beroagatik! Laster arte!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top