Skip to content
Telf. Principal: Telf. Nagusia: +34 945 187 012
Telf. Garibay: +34 945 187 093
010134aa@hezkuntza.net I

Basque Global Industry Bekak 2026 programaren izen-emate epea irailaren 21era arte dago zabalik!

Informazio gehiagorako eta betebeharrak ikusteko, sartu hemen 👉 https://www.gazteakatzerrian.eus/eu/hasiera/ 📝

Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.

Anima zaitezte!

Basque Global Industry bekak Basque Trade & Investment (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena dira. Beken helburua Euskadiko gazteek gaitasunak eta esperientzia profesionala eskuratzea da, atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoa eginez.

Beka hauek Goi Mailako Lanbide Heziketako zein unibertsitateko tituludunei zuzenduta daude, eta atzerrian 6 hilabeteko praktikaldia egiteko aukera eskaintzen dute. Bekak hilean gehienez ere 1.785 €-ko zenbateko gordina du.

Datorren asteartean, irailaren 8an, 11:00etan, IKASLANek informazio-webinar bat egingo du, eta bertan beken ezaugarriak, baldintzak eta hautaketa-prozesua azalduko dira. Webinarrera Zoom esteka honen bidez sar zaitezkete: https://us06web.zoom.us/j/82138490429

Gainera, informazio guztia Basque Global Industryren webgunean kontsulta dezakezue: https://www.gazteakatzerrian.eus/eu/hasiera/

Enlaces y documentos
      Back To Top