Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

DISFAGIA ETA ELIKAGAIEN REOLOGIARI BURUZKO IKASTAROA DIETETIKAKO IKASLEENTZAT

Joan den azaroaren 24an Irene Peral eta Esther Sanmartín, biak AZTIko ikertzaileak, institutura etorri ziren  elikagaien garapenean ikertzaile gisa lan egiten duten ildoak azaltzera.

Trebakuntzak mastekatze- eta disfagia-arazoak eta kolektibo horrentzat egokitutako elikagaien formulazioa landu zituen, eta Dietetikako Goi Mailako lehen eta bigarren mailako ikasleak bertaratu ziren. Formakuntza hori Euskadiko LHk finantzatutako  Fusionando tradición y tecnología para nutrir memoria\” izeneko berrikuntza-proiektuaren barruan dago. Berrikuntza proiektua, LH Euskadik finantziatu du eta IES Francisco de Vitoria BHI eta Gamarrako Ostalaritza Eskolaren artean garatzen ari da Cocuusen laguntzarekin. Eskerrik asko Irene eta Estherri zuen inplikazioagatik.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top