Elikagaiak biltzeko eta dohaintzak egiteko kanpaina.
Gure institutuak, Francisco de Vitoriak, "Elikagaiak biltzeko eta dohaintzak egiteko kanpaina" egin du Arabako Elikagaien Bankuarentzat. Kanpaina horretan, ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek parte hartu dute.
232 kg elikagai jaso dira, eta DBHko ikasleek kutxatan sailkatu eta jarri dituzte.
650 euro bildu dira banakako ekarpenetatik, beharra duten pertsonentzako elikagaiak erosten laguntzeko. Dohaintzen truke txartel batzuk eman dira, ikasturtearen amaieran institutuan egingo den azoka txikian trukatzeko.
Arabako Elikagaien Bankuko presidenteak eskerrak eman dizkio gure zentroari elikagaiak eta dohaintzak biltzen laguntzeagatik, familia askoren oinarrizko gabezia, \”elikadura\”, gutxitzeko.