+ Informazioa
Espezialitatea: Dietetika
Eremu profesionala: Osasuna
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: A eredua
Dietetika
Pertsonei eta/edo kolektiboei egokitutako dietak egitea eta giza elikaduraren kalitatea kontrolatzea, haien elikadura-portaerak eta nutrizio-beharrak aztertuta; herritarren elikadura-ohiturak hobetuko dituzten hezkuntza-jarduerak programatzea eta aplikatzea, dagokion gainbegiradapean.
ZER EGIN ETA IKASI BEHAR DUT?
- Dietetika-kabinete bat antolatu eta kudeatzea
- Dietak prestatzea eta gainbegiratzea, nutrizio-beharren edo patologia espezifikoaren arabera
- Elikagaien osaera kontrolatzea eta gainbegiratzea
- Giza kontsumorako elikagaien kontserbazioa, manipulazioa eta eraldaketa gainbegiratzea
- Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzea elikadura-hezkuntzaren bidez
Moduluak
Modulu Profesionalak Dietetika-kabineteen antolamendua eta kudeaketa. Elikadura orekatua. Elikaduraren kontrola. Dietetikari aplikatutako fisiopatologia. Dietoterapia. Mikrobiologia eta elikaduraren higienea. Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena. Prestakuntza DUALa.
Zeharkako Moduluak Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna. Moduluen arteko proiektua. Ingeles profesionala.
Hautazko Moduluak 1. IBILBIDEA Fisiologia eta Nutrizio oinarriak Kirolean. Nutrizioari eta dietetikari aplikatutako epidemiologia. 2. IBILBIDEA Fisiologia eta Nutrizio oinarriak Kirolean. Kirol diziplinei aplikatutako nutrizioa.
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
- Batxilergoko titulua.
- LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
- Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
- Sarbide-frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Dietetikako eta nutrizioko teknikaria
- Dietista
- Catering-enpresetako elikadura-arduraduna
- Elikadura-aholkularia
- Osasun-hezitzailea
- Elikagaien higieneko teknikaria
- Lehen mailako arreta, ostalaritzaren, jatetxeen eta elikagaien industrien sektoreetan
Irudi galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.



