+ Informazioa
Espezialitatea: Haur Hezkuntza
Eremu profesionala: Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak.
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: D eredua
Haur Hezkuntza
Haurrei arreta emateko hezkuntza-proiektuak eta -programak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea haur-hezkuntzako lehen zikloan, eremu formalean, haur-hezkuntzako espezializazioa edo maila baliokideko titulua duen maisu edo maistra batek egindako proposamen pedagogikoaren arabera, eta etapa osoan eremu ez-formalean, ingurune seguruak sortuz eta beste profesional batzuekin eta familiekin lankidetzan.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Haurraren arreta-prozesuak programatzea eta ebaluatzea.
- Autonomia-ohiturak garatzeko eta oinarrizko premiei erantzuteko jarduerak prestatzea eta garatzea.
- Haur Hezkuntzarako hezkuntza-proiektuak egitea, garatzea eta ebaluatzea
Moduluak
Modulu Profesionalak Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna. Adierazpena eta komunikazioa. Garapen kognitiboa eta motorra. Garapen sozioafektiboa. Gizarte-trebetasunak. Haur hezkuntzaren didaktika. Haur-jolasa eta bere metodologia. Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta ematea. Lehen laguntzak.
Prestakuntza DUALa
Zeharkako Moduluak Ingeles profesionala. Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna. Moduluen arteko proiektua.
Hautazko Moduluak 1. IBILBIDEA Ikastetxeko proiektuak ezagutzen. 2. IBILBIDEA Tertulia dialogikoa: Hezkuntza arakatzen.
| Hautazko moduluak |
|---|
Zehaztu gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
- Batxilergoko titulua.
- LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
- Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
- Sarbide-frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea
- Hezkuntza-laguntzako espezialista
- 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.








