+ Informazioa
Espezialitatea: GILT-Turismo
Eremu profesionala: Ostalaritza eta Turismoa
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte)
Hizkuntza: A eredua
Gida, Informazioa eta Laguntza Turistikoak
Lurralde-oinarriko turismo-helmugak planifikatzea, sustatzea eta horiei buruzko informazioa ematea, bidaiariak eta bezeroak gidatuz eta lagunduz, bai eta terminaletan, garraiobideetan, ekitaldietan eta bestelako turismo-helmugetan ere.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Turistari aholkuak eta informazioa ematea, bai informazio-puntuetan, bai bidaian edo helmugan.
- Bidaiariei gidatzea eta laguntzea bidaietan, lekualdatzeetan edo bisitaldietan.
- Kultura- eta natura-ondarearen aberastasunarekiko errespetua sustatzea.
- Hainbat ekitaldi motaren eragiketak koordinatzea.
- Bezeroari eragin eta sor daitezkeen kontingentziei, ezustekoei eta kexei erantzutea.
Moduluak
Modulu Profesionalak: Merkatu egitura. Protokoloa eta harreman publikoak. Turismo-marketina. Helmuga turistikoak. Baliabide turistikoak. Turismo-informazioko zerbitzuak. Turismo-gidaritzako eta laguntzako prozesuak. Turismo-produktuen diseinua. Atzerriko bigarren hizkuntza.
Prestakuntza DUALa
Zeharkako Moduluak: Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna. Moduluen arteko proiektua. Ingeles profesionala eta aurreratua.
Hautazko Moduluak: 1. IBILBIDEA Turismo-informatzaile eleaniztunentzako enpresa-erreserben kudeaketa. 2. IBILBIDEA Nazioarteko turisten portaeran izandako aldaketen azterketa kuantitatiboa.
| Hautazko moduluak |
|---|
Zehaztu gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- LHko erdi-mailako teknikaria edo arte plastikoetako eta diseinuko teknikaria.
- Batxilergoko titulua.
- LHko goi-mailako teknikariaren titulua edo unibertsitate-gradua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 3.mailako C gradua.
- Prestakuntza-ikastaro ofiziala.
- Sarbide-frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 19 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Turismo Bulegoko turismo-informatzailea.
- Gida turistikoa.
- Tokiko gida.
- Bidaia-agentzietako kudeatzailea.
- Harreragilea turismo-ostatuetan.
- Erreserben Zentraleko kudeatzailea.
- Harreragilea turismo-enpresetan.
- Harreman publikoak.
- Turismo-merkatuetako ikertzailea.
- Gune eta merkatu turistikoen dinamizatzailea.
- Azokak, kongresuak eta konbentzioak antolatzeko teknikaria.
- Turismo-sustatzailea.
- Turismo-aholkularitzako enpresako teknikaria.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.








