skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Ikasleek mamu eta armiarma-sareekin jantzi dituzte ikastetxeak

Gau Beltza, Arimen Gaua edo Halloween eguneko ospakizunekin bat egin dute ikasleek, eta Halloween edo Gau Beltzaren motiboekin jantzi dituzte Francisco de Vitoria eta Garibai ikastetxeen sarrera eta korridoreak. Mamu, armiarma-sare, hilkutxa eta armiarmen artean, musika beldurgarriarekin sartu dira goizean goiz ikasleak ikastetxera. Arratsaldean, mozorroak jantzi eta Xanduli, manduli, kikirriki… eman gozokiak guri! esanez, gozoki bila aterako dira asko.

ESKERRIK ASKO!!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading