skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Jasangarritasuna

Francisco de Vitoria ikastetxeak, beste urrats bat eman nahi du eta energia berriztagarrien alde ere apustu egin nahi. Ingurumen-konpromiso hori betetzeko, Francisco de Vitoria Ikastetxeak 54,54 kW-eko potentzia duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak instalatu ditu. Eguzki sistema fotovoltaikoaren helburu nagusia ikastetxean bertan energia sortzea da, modu honetan gure ikastetxea jasangarriagoa bihurtuz.

Energia fotovoltaikoa energia garbia da eta ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen. Hau dela eta teknologia honek energia eredua aldatzen laguntzen duela ziurtatu behar dugu, eraginkorrago eta iraunkorrago bihurtuz. Jarduera hau Europar Batasuneko funtsen laguntza publikoari esker egin da. Laguntza hau Euskal Autonomia Erkidegoan energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertsioak egiteko diru laguntzen lehen deialdian onartu izan da. Diru laguntza hau Next Generation funtsen bidez kofinantzatuta izango da.

Dokumentu eta loturak
    Back To Top