skip to Main Content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

Komunikazio Bitartekotzako Topaketa

Martxoaren 19 eta 20an, Francisco de Vitoria BHIko Komunikazio Bitartekotzako
zikloko ikasleek Madrilgo Pio Baroja BHIko ziklo bereko bisita jaso dute. Formatzen
dauden 40 bitartekari izan dira Gasteizen, Zeinu-Hizkuntza sustatu eta Pertsona
Gorren komunitatearekiko sentsibilizazioan lan handia egiten duten erakundeekin elkar
ezagutzeko eta sare profesionalak eraikitzeko.
Bisitan lagun gisa eta jarduerak partekatuz, Uxue Franco, Aspasor Elkarteko
Gizarteratze Teknikaria eta elkarteko erabiltzaileak jardueretako laguntzaile izan
ditugu. Ainhoa Ruiz de Angulo eta Cristina Campo, Zeinu Kaxa Akademiaren
sortzaileak zeinu-hizkuntza zabaldu, sentsibilizatu eta irakasteko helbururarekin sortu
zena ere parte hartu zuten astearteko topaketan. Halaber, Komunikazio
Bitartekaritzaren zikloko ikasle-taldeak, atsegin handiz, Zeinu-Hizkuntza oinarri
komunikatibo gisa duten Madrileko lankideekin elkartzeko jarduerak prestatu ditu.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading