Kuadrilen Azoka
Otsailaren 2an turismoko 1. mailako ikasleek Arabako Koadrilen Azoka antolatu zuten, hainbat zikloetako ikasleak eta ikastetxeko zuzendaritza gerturatu zen. Koadrilen Azoka bost stand ezberdinetan banatu zen, bost kuadrilarekin: Aiara, Añana, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdea. Stand horietan, taldeetako kideek beren kuadrilei buruzko informazioa eman zuten, eta, ondoren, bisitatzeko puntu ezberdinak eta baliabide turistikoen berri eman zieten bertaratutakoei. Talde bakoitzak egun osoko jarduera antolatu zuen, horrek arrakasta handia izan zuen bertaratutakoen artean.