Proiektuaren helburua M’Bour, Sidibougou eta Sarene herrietako umeen aho osasuna hobetzea izan da. Horretarako, ikasleek aho osasun hezkuntza landu dute umeekin, eta irakasleek miaketa eta tratamendu sinpleak egin dituzte ikasleen laguntzarekin.
Esperientzia oso aberasgarria izan da: eduki teknikoak beharrizan handia dagoen errealitate baten jarri ditugu praktikan, eta pertsona moduan infinitu ikasi eta aberastu gara. Senegalen gure hazi txikitxoa jarri dugulakoan gaude, baina seguru dakiguna da, Senegalek betirako aldatu gaituela. JËRËJËF (eskerrik asko) SENEGAL!!!
Aurten Senegalen jarritako hazitxoa zaintzen jarraituko dugu, elkarlan zoragarri hauekin, etorkizunean, aurten ereindako hazitxoa BAOBAB osasuntsu eta eder bat izatera hel dadin.


