Valderejo
Apirilaren 26an DBH4. mailako ikasleak Valderejora joan ziren eta oso ondo pasatu zuten. Hasieran, Lalastran kokaturik dagoen interpretazio zentroan parkeari eta bertako izaki bizidunei buruzko informazioa jaso zuten eta gero Herrán herrirantz abiatu ziren. Eguraldi bikaina izan zuten eta giro ederra egon zen ikasleen eta irakasleen artean.