Skip to content
+34 945 187 012 I 010134aa@hezkuntza.net I

ZAINTZAREN ETORKIZUNA, GIZARTERATZE 1. MAILAKO ZIKLOKO IKASLEAK EUSKO LEGEBILTZARREAN

Francisco de Vitoriako Gizarteratze Zikloko 1. mailako ikaslek Zaintzaren etorkizunari buruzko Txostena aurkezten Eusko Legebiltzarean, Gurea Geroaren eskutik (2026/05/04).

Francisco de Vitoria Gizarteratze Zikloko 1. mailako lau ikaslek Gurea Geroaren eskutik
Zaintzaren etorkizunari buruzko Txostena aurkezteko Legebiltzarreko jardunaldi batean parte hartu
dute aste honetan.

Gurea Geroa plataformak gizartean parte hartzeko gune bat eskaintzen die euskal gazteei,
gazteek garrantzi sozialeko gaiei buruz dituzten kezkak, beharrak, iritziak eta proposamenak
aztertzeko eta identifikatzeko. Gizarteratze Zikloko 1. mailako ikasleak prozesu horren parte izan
dira. Zainketen gaiarekin loturiko galderei erantzun diete, eta eztabaida-saio batean parte hartu
dute zaintzak zaintzaileen bizitzari nola eragiten zaion aztertzeko, bereziki gazteengan,
erantzukizun hori beren gain hartzen dutenean.

Venus Reguero Conde, Paola Abril Velasco, Mónica Varela Sousa eta Chloe Martinez Villar gure
ikasleak arduratu dira azterlanaren ondorioak Legebiltzarreko taldeetako ordezkariei helarazteaz,
izandako maiatzaren 4eko jardunaldian.

Eskerrik asko Venus, Paola, Mónica eta Chloe euskal gazteriaren etorkizunari eragiten dioten
kezka, iritzi eta proposamen horiei ahotsa emateagatik.

Dokumentu eta loturak
    Back To Top