Ate Irekien Jaurdunaldia Maiatzak 9
Klaseak emango diren gelak, tailerrak eta hauen ekipamendua, eskaintzen ditugun heziketa-zikloetako irteera profesionalak eta zure prestakuntzan lagunduko dizun irakasle-taldea ezagutzeko aukera izango duzu. Zure zain gaude.
IBAIONDO GIZARTE ETXERA IRTEERA “Bizitza Luzea eta Oparotasuna” FILMA IKUSTEKO
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak Ibaiondoko Gizarte Etxera hurbildu ziren, Gasteizko Udalaren “Bizikidetza eta Aniztasuna” programaren barruan egiten zen “Bizitza Luzea eta Oparotasuna” filmaren emanaldira. Ikasleak oso pozik eta errepikatzeko gogoz atera ziren!
AZAROAK 25. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 25a ElkarHezkiren egutegian adierazitako eguna da: Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Egun horretan jarduera osagarriak egin ditugu ikasleak gizarte-arazo horretaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko. Hala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko hezkuntza lortzeko laguntzen duten hainbat ikaskuntza eginez. Bizikidetza positiboaren…

