+ Informazioa
Espezialitatea: Farmazia eta Parafarmazia
Eremu profesionala: Osasuna
Iraupena: 2.000 ordu (2 kurtso)
Hizkuntza: A eredua
Farmazia eta Parafarmazia
Produktu farmazeutikoen eta antzekoen banaketan eta elaborazioan laguntzea, eta produktu parafarmazeutikoen salmenta egitea, osasunaren sustapena sustatuz eta biltegiko administrazio- eta kontrol-lanak eginez, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.
ZER EGIN ETA IKASIKO DUT?
- Produktu farmazeutikoak eta parafarmazeutikoak egiten eta banatzen laguntzea
- Farmazia-produktuen banaketa prestatzea
- Kontrol analitikoak egitea
- Tresneria, ekipoak eta lan-eremua baldintza onenetan mantentzea
- Erabiltzaileengan bizi-ohitura osasungarriak sustatzea
- Laguntza informatikoa duten errezeten fakturazioa izapidetzea
Moduluak
Modulu Profesionalak: Farmazia bulegoa. Farmazia-produktuak banatzea. Produktu parafamakeutikoak banatzea. Laborategiko oinarrizko eragiketak. Lehen sorospenak. Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia. Produktuen erabilera eta salmenta. Formulazio magistrala. Osasunaren sustapena.
Prestakuntza DUALa
Zeharkako Moduluak: Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I. Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala II. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna. Moduluen arteko proiektua. Ingeles profesionala.
Hautazko Moduluak: 1. IBILBIDEA Farmazia bulegora aplikatutako dermokosmetika. Produktu kosmetikoen elaborazioa industria farmazeutikoan. 2. IBILBIDEA Farmazia bulegora aplikatutako dermokosmetika. Farmazia bulegora aplikatutako legislazioa.
| Hautazko moduluak: |
|---|
Zehaztu gabe
Sartzeko Baldintzak
1. Honako titulu hauetakoren bat izatea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua.
- Oinarrizko teknikaria edo teknikariaren titulua.
- ED 659/2023-an azaltzen diren titulu baliokideak.
- Aurreko tituluren baten homologazio-ziurtagiria edo inskripzioa agiria.
2. Honako hauek gainditu izana:
- Zikloan txertatutako 2.mailako C gradua.
- Prestakuntza ikastaro ofiziala.
- Sarbide frogak.
Azken 3 hauetan: gutxieneko adina 17 urte beteta frogen urtean.
Irteera Profesionalak
- Produktu farmazeutikoak, parafarmazeutikoak eta, oro har, gizakien eta animalien osasunarekin lotutako produktuak saltzea.
- Kosmetikarekin, fitoterapiarekin eta beste batzuekin lotutako produktuen salmenta.
- Sendagaien biltegian, ospitaleko farmazian… lan egitea.
- Espezializazio-ikastaroak ikasten jarraitzea, edo goi-mailako sarbide-proba, erdi-mailako beste ziklo bat edo Batxilergoa prestatzea.
Irudi Galeria
Egutegia
Egutegia deskargatu dezakezu esteka honen bidez:
+ Formakuntza
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero,
bete hurrengo formularioa.






