Azken Albisteak

2026/02/03
Guztiok gonbidatuta zaudete gure ikastetxea ikusi, ezagutu eta bisitatzera!!!

2026/02/03
Guztiok gonbidatuta zaudete gure ikastetxea ikusi, ezagutu eta bisitatzera!!!

2026/01/26
Pasa den urtarrilaren 22an arrakasta handiz egin da VICO Aurora etxebizitza komunitarioan dastatzeko esperientzia pilotu bat, Lanbide Heziketako berrikuntza-proiektu baten esparruan. Proiektu hori IES Francisco de Vitoria BHIren eta Gamarrako Ostalaritza Eskolaren artean garatu da, bi ikastetxeetako ikasleen parte-hartze aktiboarekin.

2026/01/22
VICO Aurora Etxebizitza Komunitarioan dastatzeko esperientzia pilotua 2026ko urtarrilaren 22an egin zen, Francisco de Vitoria BHIk eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak lankidetzan, bi komunikabide garrantzitsuetan jaso da: El Correo eta Noticias de Álava.

2025/12/01
Joan den azaroaren 24an Irene Peral eta Esther Sanmartín, biak AZTIko ikertzaileak, institutura etorri ziren elikagaien garapenean ikertzaile gisa lan egiten duten ildoak azaltzera.

2025/10/22
Urriaren 14an Hizkelan jardunaldia izan da instituan, eta euskarazko lana eta prestakuntza sustatzea izan du helburu. Jardunaldian irakasleak, ikasleak, profesionalak eta sektoreko eragileak bildu dira, hezkuntza eta lan inguruneetan euskararen erabilerak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko.
Hitzordua 9: 00etatik 13:30era izan da, eta askotariko programazioa izan du: hitzaldi inspiratzaileak, hausnarketarako guneak eta hizkuntza normalizazioarekin konprometitutako pertsonen arteko topaguneak. Ekimen berritzaileak ere aurkeztu dira, hala nola adimen artifizialak irakaslana aberasteko tresna gisa duen zeregina. Hainbat gaik osatu dute jardunaldia, hala nola komunikazio irisgarria, gazteen arteko motibazioa eta euskarazko LH Duala.


2025/09/22
Irailean berrikuntza-proiektuari ekingo diogu berriro. Adinekoen erreminiszentzia lantzen jarraitzen dugu, teknologia berritzailea erabiliz, mastekatzeko arazoak dituzten adinekoei egokitutako errezetak eginez. Proiektuaren bigarren urte honetan IES Francisco de Vitoria BHIk eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak elkarlanean jarraituko dugu.

2025/09/17
Informazio gehiagorako eta betebeharrak ikusteko, sartu hemen 👉https://www.gazteakatzerrian.eus/es/inicio/ 📝
Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.
IKASLAN-ek webinar bat egingo du euskaraz irailaren 4an, 11:00etan. Bertan sartzeko esteka honako hau da: https://us06web.zoom.us/j/86946005398
Anima zaitezte!

2025/07/21
Datorren Iraikak 5, ikasturteko aurkezpen eguna izango da. Jarraian, maila bakoitzaren aurkezpen ordutegia ikus dezakezue.

2025/06/05
Miñanoko parte teknologikoan dagoen I+Med enpresara bisita engin dugu eta bertako intalazio berriak ikus ditugu. Bertan elkartu ginen Hezjuntza Sailburuordetzako berrikuntza proiektuan gauden Don Bosco-ko irakasleekin.

2025/06/03
Osasun Larrialdietako Ingeleseko frogaren informazioa

2025/05/16
2025eko maiatzak 14ean, gure ikastetxeko irakasle batek parte hartu du Food 4 Future – Expo Foodtech nazioarteko kongresuan, Bilboko BECen ospatua. Ekitaldiak 8.000 profesional baino gehiago, 250 enpresa erakusle eta 350 aditu bildu ditu elikadura arloko berrikuntzak, jasangarritasuna eta digitalizazioa jorratzeko.
Parte-hartzea Tknikak bultzatutako "Tradizioa eta teknologia uztartuz adinekoen memoria elikatzeko" berrikuntza-proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honetan Gamarra Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean ari gara, adineko pertsonen murtxikatze arazoei erantzun berritzaileak bilatuz.
Kongresuan gai interesgarriak jorratu dira, besteak beste, nutrizio zehatza, adimen artifizialaren aplikazioa elikagaien ekoizpenean, eta jasangarritasuna elikadura-kate osoan. Gai horiek guztiz lotuta daude gure proiektuarekin, zeinak elikadura irisgarriagoa, pertsonalizatuagoa eta teknologikoki berritzailea bilatzen duen.
Food 4 Futurerako bisita aukera paregabea izan da sektoreko azken aurrerapenak ezagutzeko, harreman profesional berriak egiteko eta gure lanbide heziketaren etorkizun berritzailearekin bat egiteko.

2025/05/06
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
- Ikastetxean bertan maiatzaren 5etik 23ra arte, biak barne.
- ONLINE eskabideak, maiatzaren 23ra arte.

2025/04/07
Proiektu honen barnean polifenolen erauzketa egin ondoren mikroenkapsulazioaren saiakerarekin ari gara.
1- Alginato eta sodio kloruroarekin polifenolak mikroenkapsulatzeko saiakera
2- Tantaz-tanta polifenolen nahasketa botatzen mikrokapsulak sor daitezen
3- Denbora bat utzi esferak ondo sortzeko eta kanpoko geruza gogortzeko
4.- Filtratzen mikrokapsula sortutako mikrokapsula hoiek.
5- Petri plakara pasatzen hobetoago ikus ahal izateko
6- Eskuan lehertzen barruan duten likidoa nabaritzeko.
@kimika_donbosco, Tknika, berrikuntza.

2025/03/26
Martxoaren 20an, ostegunean, IES Francisco de Vitoria BHIko Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta emateko zikloko 1. mailako ikasleek dinamika kooperatibo hunkigarri batean parte hartu zuten VICO Aurora bizikidetza-etxebizitzako erabiltzaileekin.
Jarduera hau FP Euskadiren “Tradizioa eta teknologia uztartuz irensteko eta/edo murtxikatzeko arazoak dituzten gure adinekoen memoria elikatzeko” izeneko proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honetan IES Francisco de Vitoria BHI eta Gamarrako Ostalaritza Eskola ari dira elkarlanean.
Saioan zehar, ikasleek eta erabiltzaileek collageak sortu zituzten, haurtzaroko errezeta kuttunen irudiekin. Helburua da errezeta horiek berreraikitzea 3D inprimaketaren moduko teknologiak erabiliz, eta murtxikatzeko arazoak dituzten pertsonei egokitzea.
Oso goiz berezia izan zen: hurbiltasuna, emozioa eta elkarlana nagusi.
Eskerrik asko VICO Aurora-ri harrera beroagatik! Laster arte!

2025/03/24
Gure ikaslea den Nneka, bi urte eta erdian zehar, Arantza Argote hezkuntza-laguntzako espezialistarekin batera, lan artistiko bat egin du osasun mentalari ahotsa emateko. Hezkuntza-sailaren, elkarte desberdinen eta familien esku jarriko den liburua eta jolasan datza. Vital Fundazioa arduratuko da lurraldeko ikastetxe guztietan zabaltzeaz.

2025/03/19
Francisco de Vitoriako ikasleek STARTINNOVA sariak jaso dituzte

2025/02/12
Atzo gure aurtengo Ikaslaneko #ErasmusPlus🇪🇺 ikasleek haien mugikortasunetarako beharrezkoa izango den informazioa jaso zuten. Ikaslanek Bilboko Bizkaia Aretoan antolatutako ekitaldian izan zen. Europar Batasunak (SEPIEren bitartez) eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatutako bekak dira. Eskerrik asko ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu zuten guztiei!

2025/02/10
Gure aurtengo #ErasmusPlus ikasleek haien mugikortasunetarako beharrezkoa izango den informazioa jasotzen jarraitzen dute. Europar Batasunak (SEPIEren bitartez) eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatutako bekak dira. Erasmus taldeak onena opa dizue!
-scaled.jpg)
2025/02/07
Hilabete honen bukaeran, gure Lanbide Heziketako 15 ikaslek #ErasmusPlus mugikortasunak hasiko dituzte. Europar Batasunak (SEPIEren bitartez) eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatutako bekak dira. Atzerriko enpresetan egingo dituzte praktikak 3 hilabetez. Hungaria, Italia, Grezia, Portugal, Txekiar Errepublika... ziur gaude esperientzia aberasgarria izango dela! Kudeaketa eta prestaketa hilabeteen ondoren, Erasmus taldeak onena opa dizue.

2025/02/03
Prest zaude zure etorkizuneko hurrengo urratsa emateko? Zatoz lanbide-heziketak IES Francisco de Vitoria BHI-n eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutzera.

2025/01/29
Lurraldeko zortzi ikastetxetako Lanbide Heziketako ikasleek euren proiektuak erakusten dituzte Eskola Enpresen Azokan

2025/01/23
Gure Turismoko ikasleak informatzaile bezala daude 22tik 26ra Madrileko IFEMAn ospatzen hari den Fituren
2025/01/20
Hezkuntza Sailak, Hezkuntza Sailburuordetzaren bitartez, IES FRANCISCO DE VITORIA BHI INGURATZAILE TERMIKOA BIRGAITZEKO obrak egiteko beharra ikusi zuen.
Proposamenak fatxada guztietan esku hartuko du, fatxadak kanpotik isolatuz SATE sistemarekin, arotzeriak ordezkatuz, eta estalki guztiak birgaituz, erretenak eta zorrotenak ordezkatuz, baita behar den euri-urak biltzeko sarea ere.

2024/12/17
"Eskola inklusiboa, bizikidetza eta ongizatea" ikasturtearen hasierako ebazpenaren bosgarren ildo estrategikoa mundu errealera itzultzea da esku artean duzuena, edo, behintzat, hau ere zuen interpretazioa izatea espero dugu.
Sinbiosi bikoitzaren lekuko izango zarete, alde batetik ikaslea eta hezitzaile, eta bestetik narrazioa eta marrazkia.
Nnekak eta Arantzak hezkuntza-sisteman duten rola ulertu dute, eta kontakizun grafikoak interpretatu dituzte marrazki narratibo bihurtuz.
Itzultzea erraza da, deszifratzea eta irudikatzea ez hainbeste.
Lerroen artean… irakurtzera gonbidatzen zaituztegu testuenak eta marrazkienak, eta zuen ikasleek proposatutako jokoaz gozatzea espero dugu.

2024/12/13
Komunikazio Bitartekotzako zikloko ikasleek, Zeinu Hizkuntzako moduloan EITB Maratoian parte hartu dute bideo honekin. Nerea Zelaiak, Zeinu Hizkuntzako irakasleak itzuli du abestia eta ikasleek prestatu dute koreografia eta lokalizazioak aukeratu.
Lan ederra egin dute!

2024/12/11
Aste honetan, IES Francisco de Vitoria BHI-ko Mendekotasun Egoeran dauden Pertosnen Arreta zikloko ikasleek eta irakasleek jarduera berezi bat burutu dute: El Pilar eta Coronación BIZAN zentroetako erabiltzaileei galdetegiak egin dizkiegu! 😊💬 1. eta 2. mailako ikasleen parte-hartzearekin, esperientzia ederra bizi izan dugu, eta zalantzarik gabe, positiboa izan da bai guzendako bai goizean gurekin egon diren adineko pertsonentzat. Zentro guztiei mila esker harrera beroagatik! 💜
Galdetegi hauek "Tradizioa eta teknologia uztartuz, mastiaketan eta/edo igurtzian zailtasunak dituzten adineko pertsonen memoria elikatzea" izeneko berrikuntza proiektuaren parte dira. Proiektu hau IES Francisco de Vitoria-ko irakasleek eta Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasleek elkarlanean garatu dugu, eta FP Euskadik finantzatu du. 💡📚
Galdetegien helburua da jakitea zein plater eta errezeta gehien baloratzen dituzten adinekoek, mastiaketan edo igurtzian zailtasunak dituztenean. 🍽️👵👴 Proiektu hauen bidez, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta tradizio gastronomikoaren eta teknologia aurreratuaren artean soluzioak eskaintzeko urratsak ematen ari gara. 🌟
Oso eskertuta gaude gurekin elkarlanean aritu diren zentro guztiei eta aukera hau emateagatik, ikasleei mendekotasunaren arretan eta adineko pertsonen ongizatean garrantzi handiko gaiei buruz hezten jarraitzeko.

2024/12/09
Aipamen berezia egiten diogu Yerik Martínezi, garun-paralisia duen ikaslea. Gizarteratze Goi Mailako Heziketa Ziklo Teknikoko ikaslea bidean izandako oztopoak hausteko egindako ahaleginagatik.
Francisco de Vitoria Institutuan egindako goi-mailako ikasketekin batera, hainbat kirol egin zituen, eta arrakasta handia izan zuen, bai estatuan, bai nazioartean ere.
Zorionak Yerik!!!
.jpg)
2024/10/09
IES Francisco de Vitoria BHI eta Gamarrako Ostalaritza Eskola indarrak batu ditugu Tknikak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza) finantzatutako berrikuntza-proiektu zirraragarri batean: "Tradizioa eta teknologia uztartuz, mastekatzeko eta/edo irensteko arazoak dituzten gure nagusien memoria elikatzeko" izeneko proiektua.

2024/07/10
2024-2025 ikasturtea irailaren 6an hasiko da.

2024/07/10
2024ko edizioko Eusko Jaurlaritzako GLOBAL TRAINING bekak eskuratzeko izen emate epea datorren ekainaren 17an zabalduko da. Eskaintza zabala eta interesgarria daukagu. Beka hauek aukera ematen dute profesionalki trebatzen jarraitzeko enpresetan ordaindutako praktikak eginez 6 hilabetez.

2024/05/27
Erantsitako pdf-n azterketen datak agertzen dira

2024/05/15
Aurtengo proba libreak ekainaren 10 eta 14 artean egingo dira. Tailer edo/eta laborategiko frogak (baleude) azterketa ostean definituko ditu moduluko irakasleak. Zehaztapenak (egun zehatzak, orduak eta gelak) 2024.eko maiatzaren 21ean argitaratuko dira web gunean eta sare sozialetan.

2024/04/11
2 eta 4 aste bitarteko ikasle europarrak hartuko dituzu
Kultura anitzeko esperientzia biziko duzu
Etxetik bidaiatuko duzu
Ordainsari ekonomikoa jasoko duzu
Zeintzuk dira erantzukizunak?
1. Ikasleak iristen diren egunean jasotzea
2. Logela unisex eta pribatuak eskaintzea (2-3 pertsona)
3. Afaria gutxienez astean hirutan partekatzea

2024/04/11
Francisco de Vitoria ikastetxeak, beste urrats bat eman nahi du eta energia berriztagarrien alde ere apustu egin nahi. Ingurumen-konpromiso hori betetzeko, Francisco de Vitoria Ikastetxeak 54,54 kW-eko potentzia duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak instalatu ditu. Eguzki sistema fotovoltaikoaren helburu nagusia ikastetxean bertan energia sortzea da, modu honetan gure ikastetxea jasangarriagoa bihurtuz.
Energia fotovoltaikoa energia garbia da eta ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen. Hau dela eta teknologia honek energia eredua aldatzen laguntzen duela ziurtatu behar dugu, eraginkorrago eta iraunkorrago bihurtuz. Jarduera hau Europar Batasuneko funtsen laguntza publikoari esker egin da. Laguntza hau Euskal Autonomia Erkidegoan energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertsioak egiteko diru laguntzen lehen deialdian onartu izan da. Diru laguntza hau Next Generation funtsen bidez kofinantzatuta izango da.

2024/03/26
Martxoaren 19 eta 20an, Francisco de Vitoria BHIko Komunikazio Bitartekotzako
zikloko ikasleek Madrilgo Pio Baroja BHIko ziklo bereko bisita jaso dute. Formatzen
dauden 40 bitartekari izan dira Gasteizen, Zeinu-Hizkuntza sustatu eta Pertsona
Gorren komunitatearekiko sentsibilizazioan lan handia egiten duten erakundeekin elkar
ezagutzeko eta sare profesionalak eraikitzeko.
Bisitan lagun gisa eta jarduerak partekatuz, Uxue Franco, Aspasor Elkarteko
Gizarteratze Teknikaria eta elkarteko erabiltzaileak jardueretako laguntzaile izan
ditugu. Ainhoa Ruiz de Angulo eta Cristina Campo, Zeinu Kaxa Akademiaren
sortzaileak zeinu-hizkuntza zabaldu, sentsibilizatu eta irakasteko helbururarekin sortu
zena ere parte hartu zuten astearteko topaketan. Halaber, Komunikazio
Bitartekaritzaren zikloko ikasle-taldeak, atsegin handiz, Zeinu-Hizkuntza oinarri
komunikatibo gisa duten Madrileko lankideekin elkartzeko jarduerak prestatu ditu.

2024/03/22
Osasunak guregan duen garrantzia ezinbestekoa da. Horregatik, FdV-n heziketa ziklo ezberdinen kolaborazioari esker Martxoaren 25etik 27ra osasun astea antolatu dugu, egunerokotasunean eragina izan ditzateken gaiez gogoeta egin eta gure bizitzak hobetzeko asmoz. Streaming bidez eskuragarri izango da interesa duen ororentzat. Gonbidatuta zaudete.
Jarraitu hemen Osasun Astea
Jarraitu hemen Osasun Astea

2024/03/22
Atzo Ernest Ferroul Lycéeko 4 ikasleren bisita izan genuen gure institutuan. Ikastetxe honekin #ErasmusPlus mugikortasunen kudeaketan kolaboratzen dugu. Izan ere, ikasle hauek hilabete daramate Gasteizen praktikak egiten. Jaso duten prestakuntza nolakoa izan den eta gure hirian Erasmus+ esperientzia nolakoa izan den azaldu ziguten. Eskerrak eman nahi dizkiegu bisita honengatik eta ikasle hauen eta gure ikasleen artean izan ziren galdera eta erantzunengatik. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

2024/03/18
Aho eta Hortzen Higienea zikloko 2.mailako Bintou Traore ikasleak Dual Intentsiboko esperientzia kontatu zien DBH eta batxilergoko hainbat ikasleri martxoaren 12an, Parke Teknologikoan.
Parke teknologikoen sareak, Ikaslanek eta Hetelek antolatu zuten ekitaldi aberasgarri hau.

2024/03/13
Martxoaren 12an, Gasteizko JAMBO CONGO Elkarteko presidentea den IDOIA MORENOren bisita izan genuen. Aho eta Hortzen Higienea zikloko 1. mailako ikasleek adi-adi jarraitu zuten bere hitzaldia, beraien 5. erronkarako oso baliograrria izango duten informazioa eskuratuz. Idoiak Congoko errealitate latza azaldu zigun: alde batetik munduko herrialderik aberatsena da, mineralei dagokienez, bestetik emakumeentzako bortitzena eta arriskutsuena eta bertan jendeak ahal duen moduan bizirauten du. Horretaz gain, elkarteak bertan lantzen dituen proiektuak, eskola eta ospitalea, erakutsi zizkigun ere bai.
ESKERRIK ASKO IDOIA zure denbora gurekin partekatzeagatik eta Congoko errealitatea guregana hurbiltzeagatik.
Informazio gehiago:
https://jambocongoblog.wordpress.com
Facebook e Instagram: JAMBOCONGO

2024/02/22
Erdi Mailako edo Goi Mailako Heziketa Ziklo bat ikastea pentsatzen ari bazara, IES FRANCISCO DE VITORIA BHIk Maiatzaren 8an eta 9an irekiko ditu ateak,
16. 00etan, ikastetxea eta haren prestakuntza-eskaintza ezagutu ditzazun.

2024/02/08
Gure institutuak, Francisco de Vitoriak, "Elikagaiak biltzeko eta dohaintzak egiteko kanpaina" egin du Arabako Elikagaien Bankuarentzat. Kanpaina horretan, ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek parte hartu dute.

2024/02/07
Zure emantzipaziorako erantzun guztiak.
Gaztea bazara eta emantzipatu nahi baduzu, kontuan izan GAZ.
Zure emantzipazio-ibilbidean informatu, orientatu eta lagunduko dizugu.

2024/01/30
Urtarrilaren 30ean, odol ateraldiei buruzko hitzaldiak izan dira. Honekin, ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu eta gai honen garrantzia argitara ekarri. Saio presentzialean ikasle batzuk egongo diren arren, streaming bidez lanbide heziketako ikasle talde guztiek jaso ahal izan dute informazioa. Streaming-a martxan jartzea talde lanaren ondorio izan da eta oso pozik gaude! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
Otsailaren 6an odol ateraldiak izango ditugu institutuan. Odol tantek bizitzak salbatu ditzakete eta. Eman odola, nigan bizi.

2023/12/14
Joan den ikasturtean sukaldaritzako errezeta batzuk prestatu zenituzten euskara, ingelesa eta gaztelania klaseetan. Gogoratzen duzue?
Zuen familiekin batera zuek guztiok egindako lana aurkezteko unea iritsi da. Hori dela eta, IES Francisco de Vitoria BHIko zuzendaritza taldeak eta irakasleok "Recetas FdV, un mundo por descubrir" liburuaren aurkezpen-ekitaldira gonbidatzen zaituztegu.
Aurkezpen-ekitaldia izango da, abenduaren 14an, 19:00etan, Dendarabako B aretoan (El Corte Inglesen aurrean).
Bertaratzen zareten guztioi liburuaren kopia bat oparituko dizuegu. Bestalde, liburua formatu digitalean, IES Francisco de Vitoria BHIren webgunean kontsulta dezakezue.
Elkar izango gara.

2023/12/12
Azaroko aste honetan, Nerea Fz de Ortega Larruzea Francisco de Vitoria BHIko Turismo Zikloko irakaslea Amsterdamera joan zen TRIBE NLk antolatutako jardueretan parte hartzera.

2023/12/11
STARTInnovan sinergiak sortzen dira, ikasleentzat garrantzitsuak direnak, bai hezkuntza-mailan, bai lan-arloan.
-scaled.jpg)
2023/12/01
Euskararen Eguna giro onean ospatu dugu Francisco de Vitorian eta Garibain.

2023/12/01
Candido Ruiz de Garibay, Koldo Mitxelena eta Odon de Apraiz auzoaren berroneratze planaren barruan dauden hainbat ekimenetan ari dira lanean.

2023/12/01
Gizarteratzeko ikaslegoak bideo hauek prestatu dituzte.
2023/11/28
Candido Ruiz de Garibay, Koldo Mitxelena eta Odon de Apraiz auzoaren berritze planerako hainbat ekimenetan ari dira lanean.

2023/11/22
Francisco de Vitoria BHI bere ikasleen familiek egindako plater tipikoekin liburua prestatzen ari da.

2023/10/31
Gau Beltza, Arimen Gaua edo Halloween eguneko ospakizunekin bat egin dute ikasleek, eta Halloween edo Gau Beltzaren motiboekin jantzi dituzte Francisco de Vitoria eta Garibai ikastetxeen sarrera eta korridoreak. Mamu, armiarma-sare, hilkutxa eta armiarmen artean, musika beldurgarriarekin sartu dira goizean goiz ikasleak ikastetxera. Arratsaldean, mozorroak jantzi eta Xanduli, manduli, kikirriki… eman gozokiak guri! esanez, gozoki bila aterako dira asko.
ESKERRIK ASKO!!

2023/10/27
Francisco de Vitoriak eskaintzen duen Erizaintza Zaintza Osagarriak zikloko ikasleek etorkizuneean egin beharko duten lana zertan datzan ezagutu ahal izan dute. Izan ere, Txagorritxu eta Zadorra egoitzetan izan dira, bertako langileek egiten duten lana ikusteko. Besteak beste, egunerokotasuna eta eremu desberdinak ikusteaz gain, bertako profesionalen eginkizunak zeintzuk diren ikusi dute 1. mailako ikasleek; batez ere, erizain laguntzaileena.

2023/10/23
"El Pilar, auzo baten historia", auzo eragileen sareak bere sorreraren 60. urteurrena ospatzeko egindako ikus-entzunezkoa da.
Auzotarrek euren istorioen eta auzoarekin duten harremanaren kontakizuna egiten dute. Auzoan bizi edota lan egiten dutenak, auzoaren hastapenak bizi zutenek eta sartu berriak direnak ere. Adin eta jatorri desberdinetakoak, guztiak nortasun komuna ematen dien komunitate bereko kideak dira: auzoa.

2023/10/23
Urriaren 18an Gorbeiako parke naturalean barrena ibili ziren Francisco de Vitoria BHI institutuko DBH 2. mailako ikasleak. Lehenengo, basoan murgildu ziren, zuhaitz mota desberdinak ezagutuz eta bertako animaliak gertutik aztertuz. Ondoren, Gorbeiako Parketxea bisitatzeko aukera izan zuten.

2023/10/10
Irailaren 5ean, Arrate Gamiz Ibañez, Aho eta Hortzen Higienea zikloko irakasleak, Estrasburgoko Europako jauregian ospatu zen "Thematic Event on the Reference Framework of Competences for Democratic Culture and Vocational Education and Training" topaketan parte hartu zuen.

2023/06/27
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

2023/04/29
Apirilaren 26an DBH4. mailako ikasleak Valderejora joan ziren eta oso ondo pasatu zuten. Hasieran, Lalastran kokaturik dagoen interpretazio zentroan parkeari eta bertako izaki bizidunei buruzko informazioa jaso zuten eta gero Herrán herrirantz abiatu ziren. Eguraldi bikaina izan zuten eta giro ederra egon zen ikasleen eta irakasleen artean.

2023/04/25
Atzo, DBH4ko ekoliderrak Aldabe gizarte etxera joan ziren, gure institutuko ordezkari gisa, Agenda 2030eko Eskola foroan parte hartzera. Bertan, Gasteizko beste institutuko ikasleekin aritu ziren elkarlanean 7. Garapen Jasangarriko Helburuari buruzko konpromezuak hartzen eta udalari proposamenak egiten.

2023/04/14
Martxoaren 24an DBHko ikasleek, Agenda 2030 irakasle taldeak eta ekoliderrek sustatuta, Garapen Jasangarriko Helburuekin eta aldaketa klimatikoarekin loturiko hainbat jarduera egin zituzten txoko desberdinetan.

2023/03/23
Erdi edo Goi Mailako Heziketa Ziklo bat ikastea pentsatzen ari bazara, IES FRANCISCO DE VITORIA BHIk maiatzaren 9an irekiko ditu ateak, 16: 00etan, ikastetxea eta haren prestakuntza-eskaintza ezagutu ditzazun.

2023/03/09
Gure institutuko 2 ikasle talde finalista geratu dira beren proiektuarekin.

2023/03/03
3. DBHko “Proyecto Comunitario”ko ikasleek, Agenda 2030 programaren barnean, erakusketa bat prestatu dute Francisco de Vitoria eraikineko beheko solairuan gai honen inguruan: “Gure dieta… osasungarria eta jasangarria da?”.
2023/02/24
Otsailaren 2an turismoko 1. mailako ikasleek Arabako Koadrilen Azoka antolatu zuten, hainbat zikloetako ikasleak eta ikastetxeko zuzendaritza gerturatu zen. Koadrilen Azoka bost stand ezberdinetan banatu zen, bost kuadrilarekin: Aiara, Añana, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdea. Stand horietan, taldeetako kideek beren kuadrilei buruzko informazioa eman zuten, eta, ondoren, bisitatzeko puntu ezberdinak eta baliabide turistikoen berri eman zieten bertaratutakoei. Talde bakoitzak egun osoko jarduera antolatu zuen, horrek arrakasta handia izan zuen bertaratutakoen artean.

2023/02/09
Meriem, representante del proyecto Harambee, hace entrega a Andrii de las mantas que serán enviadas a Ucrania con el dinero recogido en la campaña solidaria organizada por Harambee.

2022/11/21
Arabako Lanbide Heziketak 350 ikasle baino gehiago bilduko ditu lan-orientazioa eta enplegagarritasuna bultzatzeko. Jardunaldiaren helburu orokorra komunikazio- eta truke-gune bat izatea da, pertsonen enplegagarritasuna errazteko, eta lan-merkatuaren egungo eta etorkizuneko beharretara hurbiltzeko.

2022/11/09
Mila esker Talur elkarteko Almudena eta Adrianari, 2. mailako Gizarteratze ikasleei emandako hitzaldiagatik. Betiere, aisialdi inklusiboaren eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen aldeko apustua eginez.
.jpg)
2022/11/03
Atzo Biologia eta Geologia ikasgaia ikasten ari diren DBHko 4. mailako ikasleek bisita gidatua egin zuten Donostiako geologia ezagutzeko. Bi ordu baino gehiago eman zituzten hiriko kale eta leku esanguratsuenetan zehar, eta ikasitakoa bertatik bertara ikusi ahal izan zuten.

2022/10/28
DBH3ko ikasleek ELIKAGAI BILKETARAKO KANPAINA abiarazi dute. 111 gelan elikagaiak jasoko ditugu urriaren 24tik azaroaren 14ra, patio orduan, hau da, 11:05-11:20. Elikagaiak batzerakoan Arabako Elikagai Bankura bideratuko ditugu eurek banatu ditzaten. Atzo eta gaur erakunde honetako arduradunak etorri dira ikaslegoaren parte hartzea sustatzeko eta eurek egiten duten lana DBH eta Lanbide Heziketako ekoodezkari eta ordezkarien artean zabaltzeko.
Parte hatzera gonbidatzen zaitugu, ¡COMPARTE!
2022/10/27
2. MEPAko ikasleak auzoko Lan Zentroko erabiltzaileekin esperientziak partekatzen, Eli Atutxa eta Susana Ramirez irakasleekin batera.

2022/10/26
Gizarteratzeko ikasleek Puerto Rico Lanerako zentrua bisitatu zuten. Oso esperientzia aberasgarria eta atsegina izan zen. Erabiltzaileak egindako harrera oso gertukoa izan zen.

2022/10/25
Urriaren 18an, gure institutuko Aho eta Hortzen Higienea zikloarekin elkarlanean aritzen den BAIONA HORTZ-KLINIKAri eman zioten Hizkelan oroigarria. Formazio Duala eta Lantokiko Prestakuntza moduluak euskaraz egiten dituzte bertan gure ikasleek.
Eskerrik asko eta zorionak institutuaren partez klinikako Nortxu eta Aitorri!
Ekitaldian gure ikasle ohi CHRISTIAN GILek Baiona hortz-klinikan jasotako formazioaren inguruko gogoeta egin zuen. Eskerrik asko zuri ere!

2022/10/13
Urriaren 11an, Gizarteratzeko ikasleek Karmengo Ama ikastetxea bisitatu zuten.

2022/10/04
Pasaden asteartean San Prudencio Fundazioak Igone ruiz saritu zuen erdi mailako zikloetako notarik onena izateagatik. Farmazia eta Parafarmazia-ko gure ikasle ohia. ZORIONAK!!

2022/09/07
Erantsitako PDFan daude 2022-23 ikasturtean DBHen erabiliko ditugun liburuen erreferentziak.




2022/05/18
Hau da zikloan ikasten dugun prozedura garrantzitsuenetako bat.

2022/03/25
Las jefas de los departamentos de turismo de los centros Francisco de Vitoria, Xabier Zubiri Manteo y Elorrieta-Erreka Mari, y el director de la Agencia Vasca de Turismo han suscrito el acuerdo con el fin de que el alumnado pueda completar la formación y la adquisición de las competencias requeridas en el título académico.

2022/03/24
2022ko martxoak 30 eta 31ean Arabako Lanbide Heziketaren azokan egongo gara.

2022/03/23
Hori dela eta, gurekin euskararen alde KORRIKA egitera gonbidatu nahi zaitugu.

2022/03/22
Martxoaren 29an, asteartea, bere bizipenei buruzko hitzaldi interesgarria emango die DBHko 4. mailako ikasleei.





